XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bulego berean lan egiten zuten bi gazte, Arkadii Ivanovitch Nefedovitch eta Vasilii Schumkov, aterbe bakarraren azpian bizi ziren.

Ohiturak behartzen du egilea, aldez aurretik, aurkezten dituen pertsonaien, adin, gradu, enplegu eta izaeraren ere berri ematera; baina, nola idazle askok beren kontakizunak horrela hasten dituzten, oraingo hau kontatzen duena, besteek bezala ez egiteagatik (eta badaiteke norbaitek esatea, hantuste izugarri batez) bere hala eta buru belarri gaiean sartzera behartuta sentitzen da.

Arratsaldez, Urteberri bezperan, seiak aldera sartu zen etxean Schumkov.

Oheraturik zegoen bere lagun Arkadii esnatu zen eta begiak artean erdi irekirik zituela, bere lagunak festetako trajea eta atorra txuri txuria zekartzala konturatu zen.

Jazkeran, honenbesterainoko lujoak harritu egin zuen ohean zegoena.